XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal-Antzertia'ren edestirako apur batzuek

Andre ta jaunak: Gaurko nere jardunari asiera eman baño len; Euskal-Antzerti, Teatroari buruz dakarzkizutedan itzaldiaren orriak irakur aurretik; au da, Komedi itzetan esanda, estal-oiala telón eroria dagoala oraindik, itz bi zuzendu nai dizkitzutet Gregorio Mujika jauna zanaren oroigarritzat.

I Pagliacci ko pailaso arpegi-zuriaren antzo esan dezaket: Escusatemi si da sol mi presento io sonno il prologo.

Barkatu ba-nator nere ausarkeriarekin bakarrik.

Itz-aurre ontan bada, Mujika jaunari Euskal Antzerkiak dion zorra ordaindu nai det.

Beste eletari eder ta adiskide maiteak, orain amabost egun itz egitsu ta bikañetan Mujika'ren arrigarrizko lana goratu zuten.

Euskalzaletasunaren baratz malkarrean nekazari zintzo, azkar ta bizkorrenetako bat izan genun Mujika'tar Gregorio, izlari, idazle zuzendari ta euskal gauza guzien eragille aztueziña.

Euskal-Esnalea'ko itzaldi auek ere berari burutu zitzaizkion ematea

Ta gizon aretxen doai berezia! nundik edo andik beti sortzen zuan nor etorri arazi zuen aurrera, edozein gaiz euskeraz mintzatzera.

Aukera gutxi zuan batean, larri zebillela-ta, nigana ere jo zuan Jeme adiskide maitekorrak.

Aren eskaerari ezetz erantzutea, ukatzea, zailla gaitza bai zan ta luzapena eman nion; gerora zerbait egingo nuala aginduaz.

Uste gabeko eriotz zital batek gure artetik eraman zigun, gizarajoa, senideak ta adiskideak negarrez utzirik.

Eman nion itza betetzera nator lenengoz.

Euskal-Antzertia laguntzen eten gabe leiatu zan.

Erri guzietatik komedi berrien eskean ari oi ziran, gaur ari diran bezelaxe.

Ta bear ori, gose ori asetzearren, idazleak, komedi-egilleak ez bai dezateke bere bizkar argitaratu Mujika'k atera arazi zun Izarra antzerki salla deritzana.

Ogeitik gora salgai jarri zitun ta bearrezkoa da aurrerantzean bide ortatik jarraitzea Izarra sallak gure Antzerki-zaleentzako landare berriak, antzerki zar ta sortu berriak argitaratu ditzan.

Mujika'ri gure Antzertiaren aurrerapenak buru-auste ta kezka zemakion, berak egin zituen idaz-lan ugariak irakurriaz ikusten danez.

Emen ta an, egunkari ta aldizkingietan sakabanatuak, asko idatzi zuan Mujikak, Soroa ta lagunen jostirudiak zirala, Alzaga ta Iztundearen lanaren berri emanez ta orain Euskal-Antzertia'ren alde egiten diran alegiñak ontzat artuaz.

Leku ontan bertan, areto ontantxe, antzerki-talde sariketa ospatu zan.